martes, 8 de enero de 2013

Larrañako futbol zelaia eginda dago



2013-01-08 15:22:15 Julen Iriondo

Urria amaieran lanak hastera zihoazela urtarrilaren 31 eman zuten amaitzeko data bezala. Zehazki, zelaia bera amaitu dute dagoeneko. Inguruko lantxo batzuk baino ez dira falta. Datorren astean amaituko dute dena.


Bost zentimetroko belar artifiziala jarri dute, zelaia margotu, ateak eta izkinetako banderatxoak jarri eta baita zelai inguruko sarea ere. Zelai inguruan lantxoren bat falta da eta datorren astean amaituko dute Larraña institututik adierazi digutenez. 72 metro luze eta 33 metro zabal da larrañako futbol zelai berria.



Eskola egun eta orduetan institutuak izango du zelaia erabiltzeko lehentasuna, baina hortik kanpora herritarrentzat eta herriko kirol jarduera desberdinentzat egongo da erabilgarri. Oñatiko Udala arduratuko da mantenuaz eta kudeaketaz. Instalazio berriarekin Azkoagaingo erabilera arintzea izan da hasieratik Udalaren asmoa, Aloña Mendiko taldeen partiduez gain, eskola-kirolekoak, eta Herriko Futbol Txapelketakoak ere jokatzen baitira bertan egun, partidu askotxo beraz, nahiz eta jakina den Herriko Futbol Txapelketako taldeek ezezkoa eman ziotela orain aste batzuk lekualdatzeari, zelai berriak ez duelako hamaika hamaikaren kontra jokatzeko aukerarik ematen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario