lunes, 21 de enero de 2013

Elkartasuna

Oñatiko Udal Gobernuak elkartasuna adierazi dio Lourdes Idoiagari jasotako mehatxuzko gutun anonimoarengatik


Urt. 21, 2013, 1:10 p.m. Eneko Azkarate

Lourdes Idoiaga Oñatiko alkate ohiak urtarrilaren 7an etxean jaso zuen mehatxuzko gutun anonimoa dela-eta, Oñatiko Bildu Udal taldeak elkartasuna adierazi dio EAJko zinegotziari. Oñatiko Udal Gobernuak "argi eta ozen" salatzen ditu mehatxuak bezalako jokabideak, hedabideetara igorritako ohar batean. Idoiagak zapatuan egin zuen publiko mehatxuzko gutun hori, Noticias de Gipuzkoa egunkariaren bitartez. Idoiagak Goienari adierazi dio, hasieran isilik mantentzea erabaki bazuen ere, Oñatiko Udal Gobernuak, atez atekoaren kontrako plataformarekin batera kaleratutako oharrean, gezurtatu zuenean "mehatxuak egon direnik", erabaki zuela argitara ematea. Gutun horretan, besteak beste, zera esaten zaio Idoiagari: "Monumentu bat merezi duzu zuhaitz batean txintxilik, lepotik txintxilik".



No hay comentarios:

Publicar un comentario