2014rako aurrekontuak onartu ditu Oñatiko Udalbatzak
2013-12-20 14:56
2014rako aurrekontuak onartu zituen atzo Oñatiko Udalbatzak. Iazkoez alderatuta, %3,20ko igoera izan dute eta 17 milioi euro inguruko aurrekontuak dira. Lau ardatz nagusi dituzte: pertsona, ama lurra, kultura eta askatasuna. Jeltzaleek aurrekontuen aurka bozkatu zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario