viernes, 20 de diciembre de 2013

Gipuzkoako Ziklo-Kros txapelketa

Txirrindularitza
2013-12-20 09:38:11
GOIZEKO 10:00 HASIKO DIRA LASTERKETAK SAN MARTINEN
Gipuzkoako Ziklo-Kros txapelketa jokatuko da igandean Oñatin
Beste urtebetez ziklo-krosaz gozatzeko aukera bikaina izango dugu igande honetan Oñatin. Urte askotako etenaren ondoren, 2010ean hasi zen Aloña Mendi ziklo-kros probak antolatzen, eta orduz geroztik mailatxo bat gora igotzen joan da urtetik urtera. Igandekoa esaterako, Gipuzkoako txapelketa izango da.

Iaz, lehen aldiz, elite mailako txirrindulariak ikusteko aukera izan genuen, eta aurten, Gipuzkoako txapelak egongo dira jokoan herriko proban. Ohi bezala, San Martingo poligonoaren inguruko zelaian eta San Martin zuhaiztian barrena ibiliko dira txirrindulariak, zirkuito tekniko eta azkar batean. Kadete mailatik hasi eta elite mailaraino Euskal Herriko hainbat txirrindulari espero dira gurean. Ikuskizuna ziurtatuta dago.

Presidentea Oñati Irratian

Aloña Mendi txirrindularitza sailak presidente berria estreinatu berri du. Kepa Umerez da saileko presidente berria eta atzo goizean Oñati Irratian izan zen igandeko hitzorduaren gaineko xehetasun guztiak ematen. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

0 iritziak
Kepa Umerez Oñati irratiko estudioetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario