Bisitari asko erakarri ditu asteburu luze honetan ere Oñatik
Abe. 8, 2013, 3:36 p.m. Usoa Agirre
Oñatiko San Migel parrokia eta Sancti Spiritus unibertsitatea ezagutzeko bisita gidatuan izan gara goizean. Gaurko bisitan 40 lagun inguruko taldea izan da eta Edurne Urteaga turismo bulegoko arduradunak esan digunez, aste bukaera luze osoan 116 lagunek parte hartu dute bisita gidatuetan.
Turismo bulegora informazio eske, berriz, 176 lagun inguratu dira Oñati, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Madril, Gaztela-Leon, Balearrak, Katalunia, Huesca eta Frantziatik. Oñati bisitatu duten gehienak bost leku hauetatik etorri dira:
- Madril
- Balearrak
- Bizkaia
- Gipuzkoa
- Huesca
Goizean bisita gidatuan parte hartu duten gehienak madrildarrak ziren eta Oñati "asko" gustatu zaiela esan digute. Artea ikasten duten zentro bateko kideak ziren eta Oñatin "altxor handia" dagoela adierazi dute. Hiria "ondo zaintzen" jarrai dezagun ere aholkatu digute.
Oñatin egon ostean Arantzazu bisitatzera joan dira.
Arrikrutzen bisita asko
Arrikrutzen ere jende dezente ibili dela adierazi digute hango arduradunek. Egubakoitz eta zapatuan 215 lagun izan ziren bisitan eta kobak "topera" izan dituztela esan digute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario