ANTXINTXIKETAN K.E. HIRUGARREN IZAN ZEN SENIOR MAILAN
Sara Gomez garaile jubenil mailan, Arrateko krosean
Atzo goizean Arrateko XLIV. Bolunburu krosa ospatu zen. Giro hezea eta hotza izan ziren protagonista lasterketa osoan zehar. Hala ere, korrikalariak ez ziren egoera horren aurrean kikildu eta maila guztietako probak elkarturik, atletismoaren jai ederra bizi izan zen Olabeko kanpetan.
Izen handia duen krosa da Eibarkoa, eta urtero biltzen dira bertan Euskal karteldegiko hainbat atleta esanguratsu. Atzokoan esaterako, maila guztietako korrikalariak batuta ehundaka korrikalari ikusi ahal izan ziren izoztutako zirkuituan gora eta behera. Oñatiarren partehartzeari dagokionez esan, emaitza oso onak lortu zirela, batez ere gazte mailako probetan.
Emaitzarik garrantzitsuena Sara Gomezek lortu zuen. Gazte mailako lasterketa irabazi baitzuen 17:43 denborarekin. Bestelakoan, aipatzekoa baita ere senior mailan Antxintxiketan K.E.-ak taldeka lortu zuen hirugarren postua.
Dena den, emaitzarik esanguratsuenak horiek izan ziren arren, beste maila batzuetan Aloña Mendiko korrikalari gazteek ere emaitza bikainak lortu zituzten. Esaterako taldeka, helduetan hirugarren talde onena izan zen, infantil mailan onena eta Alebin mailan bigarrena.
Hemen dituzue, Olabeko kanpan ospatutako krossaren sailkapen ofizialak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario