Martuteneko presoendako material bilketa egingo dute aste honetan
Abe. 9, 2013, 11:47 a.m. Oihana Elorza
Martuteneko espetxeko presoendako material bilketa kanpaina egingo du Oñatiko Espetxe Pastoraltzak. Bilketa abenduaren 9tik 13ra egingo dute eta herriko denda hauetan batuko dituzte, 18:00etatik 20:00etara: Garoa, Hirukar, Sillero eta Irizar.
Osasun mentala espetxean da 2013ko Gabonetako kanpainaren leloa eta horren barruan sartzen da aste honetan egingo duten material bilketa.
Oinetakoak
Oñatiko Espetxe Pastoraltzak jakinarazi duenez, janzteko arropak, soinerako erabiliko dituztenak batu gura dituzte. Hauexek dira, hain zuzen, bate ere jaso gura dituzten produktuak: artilezko txanoak, barruko arropa berria bai gizonendako bai emakumeendako, bainurako egokiak diren oinetakoak (41 zenbakitik 44ra), kirola egiteko oinetakoak (gizonendako 41 eta 44 zenbaki artekoak eta emakumeendako 37tik 40ra), galtzerdiak eta azazkalak moztekoak. Horiez gain, beste hauek ere eman daitezke: tabakoa, metxeroak, turroi biguna eta eskutitzendako gutun-azalak eta zigiluak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario