sábado, 21 de diciembre de 2013

Erakusleiho lehiaketa.2013.

Juanitosarena izan da erakusleiho politena epaimahaiaren iritziz

Irati Goitia 2013-12-21 16:57  OÑATI
Gaur banatu dituzte erakusleiho lehiaketako sariak udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Juanitosak eraman du epaimahaiaren saria. Herritarren boto gehien jaso dituena, berriz, Kimu loradenda izan da.
Erakusleiho lehiaketan sarituak eta udaleko ordezkariak. |  Ikusi handiago |  Argazki originala
Aurtengoa, seigarren ekitaldia izan da eta Mikel Biain alkateak oso balorazio positiboa egin du. Bestalde, Josu Lizarralde sozioekonomia batzordeburuak adierazi du merkataritzan urte garrantzitsua izan dela arutengoa, besteak beste, Perko Plana egin dutelako merkatariez batera. Hurrengo urtera begira merkataritza sustatzeko egitasmoak ere aipatu ditu, esaterako, bono-sozialak jarriko dituzte martxan udaletxeko langileen artean.

Sarituak

1. saria: Juanitosa
2. saria: Barue
3. saria: Urrutia gizonak
4. saria: Letamendi
5. saria: Sustrai 1
Guztira 37 dendak hartu dute parte erakusleiho lehiaketan. Guztien artean Juanitosarena izan da politena epaimahaiarentzat. Baruek eraman du bigarren saria, Urrutia gizonak hirugarrena, Letamendik laugarrena eta Sustrai batek bosgarrena. Bestalde, urtean zehar erakusleihoan eginiko aldaketengatik ematen den sari berezia ere Juanitosa dendarentzat izan da.
Aurten, epaimahaia osatu edo handitu nahi izan dute Udaletik. Hala, lau oñatiarrez gain, bi kanpotar ere aritu dira epai lanak egiten lehenekoz. Zehazki, Donostiako Merkataritza Ganberako kide bat eta erakusleihotan aditu bat.
Herritarrek ere izaten dute aukera euren gustukoena aukeratzeko eta Kimu loradendak eraman du sari hori. Guztira 426 bozka eman dituzte herritarrek eta horietatik 145 jaso ditut Kimuk. Hain zuzen, herritarren partehartzea saritzeko saskia zozketatzen dute eta Irati Barrena Bolinagarentzat izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario