lunes, 26 de noviembre de 2012

Euskaraz bizi nahi dugu

Euskaraz bizi nahi dut bandera balkoietan
Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, abenduaren 1ean hain zuzen, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dugu manifestazioa antolatu du Donostian. Udal Gobernu taldeak, euskaldunen euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea errespetatzearen alde egonik, deialdi horrekin bat egiten du, eta herritarroi ere deialdiarekin bat egiteko gonbidapena egiten digu.



Era berean, Kontseiluak eginiko proposamenarekin bat eginez, balkoian Euskaraz bizi nahi dut bandera jartzera animatzen ditu herritarrak. Horrela, etxeko balkoian azaroaren 26tik abenduaren 3ra bitartean ikur hori jartzera animatzen ditu. Bandera eskuratu nahi duenak, euskaltegira jotzea besterik ez dauka. Hiru euroren truke euskaraz bizi nahi dut bandera koloretsua eramango du etxera.



Urte osoan bezala, egun hauetan are gehiago, euskaraz bizitzera, euskaraz gozatzera, animatu nahi gaitu Udal Gobernu taldeak. Guztiok batera lortuko dugu, pertsona bakoitzetik, taldera, taldetik udalerrira eta udalerri bakoitzetik Euskal Herri osora zabalduko den ilusioz eta bizi nahiaz aurrera egitea.











No hay comentarios:

Publicar un comentario