Gabonak gero eta hurbilago daude eta Txandak, kanpaina honekin, bezeroak berriz ere ustekabean harrapatuz bukatu nahi du urtea.
Aurten elkarteak bi otzara prestatuko ditu, bata elikagai eta edariez osatua eta bestea kanpainan parte hartzen duten gainontzekoek emandako produktuekin, eta hauen pisu eta prezio zehatzak asmatzean edo ahalik eta gehien hurreratzean datza. Hau da, alde batetik bezeroek elikagai eta edariz osatutako otzararen pisua asmatu beharko dute eta bestetik, beste otzararen prezio zehatza ( beti ere pasatu gabe).
Kanpaina onen helburua bezeroei Gabonetako kanpainan Oñatin erosi dezaten eragingarri bat ematea eta beraien fideltasuna eskertzea, gure negozioak eta produktuak publizitatzen ditugun bitartean.
Txandako saltokietan erosketak burutzen dituzten bezeroek txartel baten prezio zehatza edo pisu zehatza jartzeko aukera izango dute. Txartelek saltokiko zigilua eraman behar dute, bestela ez du baliorik izango. Txartela prezioaz edo pisuaz beteta Txandako kide den edozein saltokitan entregatu ahal izango dute. Txartelak jasotzeko egin berri ditugun kutxak erabiliko ditugu.
Datak Kanpaina abenduaren 1etik urtarrilaren 5era bitartean egongo da indarrean.
Urtarrilaren 11n irabazlearen izena publikatuko da.
Erakusleihoa Atzeko Kale 28an egongo da ikusgai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario