jueves, 22 de noviembre de 2012

Zamalanak

Gazteleku aurreko adokinak aldatuko dituzte


2012-11-22 15:06:36 Oihana Elorza


Gazteleku aurreko adokinak aldatzen hasi dira Argazkia handitu


Lanak iraun bitartean ezin da ibilgailurik pasa, datozen hiru astetan gutxi gorabehera. Azokara etorriko diren ibilgailuak, azoka eta Txantxiku ikastola arteko pasabidetik sartuko dira.



Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gazteleku aurrekaldeko adokinak konpontzen hasi dira egunotan Ugarte Eraikuntzakoak. Lan horiek egin bitartean, ezin da kotxerik pasa. Gazteleku aurrean egiten diren zamalanak ere ezingo dituzte egin datozen hiru astetan, gutxi gora behera. Bestalde, azokara datozen ibilgailuak, azoka eta Txantxiku ikastola artean dagoen pasabidetik sartuko dira plazara.



Obra horrekin lotuta Pake Leku inguruan bi pibote jarriko dituzte errepidea mozteko eta erdiguneko piboteen tratamendu berdina izango dute: astelehentik zapatura zabalik 08:00etatik 12:00etara, bakarrik zamalanetarako.



Hurrengo astean, berriz, Iturritxo aurrean dagoen pibote hidrauliko berria jarriko dute. Lan horiek piboteak ixten direnean hasiko dituzte, beraz, ez da zirkulazio arazorik egongo.



No hay comentarios:

Publicar un comentario