Igeriketa
2013-11-18 10:49:16
URREZKO LAU, ZILARREZKO BI ETA BRONTZEZKO HIRU DOMINA
9 domina lortu dituzte Aloñako igerilariek Logroñon
Larunbatean Logroñoko Adarraga igerilekuan bertako sari nagusia jokatu da. Egun osoko txapelketa erakargarria izan zen. Maila eta zonalde ezberdinetako igerilariak izan baitziren. Besteak beste Errioxa, Araba, Soria, Zaragoza eta Gipuzkoako kirolariek parte hartu zuten. Aloña Mendik, azkenean, 15 igerilari erama zituen txapelketara eta oso emaitza esanguratsuak lortu zituzten; guztira 9 domina.
Aloña Mendiko igerilariak pixkanaka-pixkanaka beraien sasoi puntu onenera hurbiltzen ari dira eta horren erakusle, asteburuan lorturiko marka paregabeak izan dira. Emaitzarik onenak, gazteen aldetik etorri ziren. Nerea Diaz, Oihane Lazkanoiturburu, Manex Garai eta Josu Barrena 2000.urteko igerilarien aldetik, hain zuzen ere.
Aipatzekoa Eric Ugarte eta Enaitz Ibabek ere, 100 m.libretan oso maila ona eman zutela. Gainontzean, beste igerilarien emaitzetan, oraindik ere gauzak hobetzeko dauden arren, "onargarri" bezala baloratu ditu Xabier Infante entrenatzaileak.
Gure igerilariek lortu zituzten 9 dominak honela banatu ziren:
Urrezkoak:
- Nerea Elorza (100-200 krol)
- Xabier Urbina (100-200 bizkar)
- Eric Ugarte (100-200 krol)
- Nerea Diaz (100-200 bizkar)
Zilarrezkoak:
- Josu Barrena (100-200 bizkar)
- Enaitz Ibabe (100-200 krol)
Brontzezkoak:
- Nagore Redin (100-200 bizkar)
- Josune Odriozola (100-200 krol)
- Nerea Uriarte (100-200 estiloak)
* aipatu beharra dago, igerilari bakoitzak bi proba igeri behar zituela. Bi emaitzen ondoren egiten zen media batetik, osatzen ziren sailkapen nagusiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario