Txantxiwood taldeak irabazi zuen lehen saria Oñatiko Laburmetrai Rallyan
Aza. 17, 2013, 10:08 a.m. Irati Goitia
Oñatiko Rallya IV. edizioa |
Guztira hamabost taldek hartu zuten parte atzo, zapatua, egin zen film laburren rallyan. Horietatik hamaikak bete zituzten lehiaketako baldintza guztiak. Beste lauak lehiatik kanpo geratu ziren, beraz. Lehen saria Txantxiwood taldeak eginiko 'Doinu galduak' izeneko lanarentzako izan zen.
Goizean goizetik plato erraldoi bilakatu zen atzo Oñati. Izan ere, Oñatiko Laburmetrai Rally-aren IV. edizioa egin zuten. Guztira hamabost taldek hartu zuten parte eta guztiak ziren oñatiarrek osatuak.
Taldeek hamaika ordutan burutu behar izan zituzten euren lanak egunean bertan emandako gaia eta objektua landuz. Aurten gaia eman beharrean, generoa izan zen antolatzaileek parte-hartzaileei proposatu ziena: alegiazko generoa. Bestalde, film laburrean kaseteak agertu behar zuen. Baldintza horiez gain, lanek guztiz euskarazkoak izan behar zuten, gehienezko luzera hiru minutukoa izan behar zuen eta antolatzaileek emandako Oñatiko tokien zerrendako bi toki azaldu behar ziren. Aurkeztu ziren hamabost lanetatik hamaikak bete zituzten baldintza guztiak. Beraz, lau lehiatik kanpo gelditu ziren.

Lanen proiekzioa Santa Ana aretoan
21:30ean lan guztiak proiektatu zituzten, baita lehiatik kanpo gelditutakoak, Santa Anan. Txiki gelditu zen aretoa. Ekitaldia Aitor Abaroak aurkeztu zuen. Banan-banan lan guztiak ikusteko aukera izan zen. Denetariko lanak ikusi ziren, batzuk draman oinarritutakoak eta beste batzuk umorean. Barre algara ugari egin zituen publikoak. Lan guztiak ikusgai izango dira Oñatiko Laburmetrai Rallyaren webgunean.
Lan guztiak proiektatu ostean, publikoak bozkatzeko unea izan zen. LPM taldearen Heriotzari deika lana izan zen ikusleentzako onena. Beste hiru sari ere izan ziren, baina hauek epaimahaiak aukeratuak. Iban Garate, Iñake Irastorza, Ramon Agirre, Martin Jauregialtzo eta Anton Azpiazuk egin zituzten epai lanak. Lehen saria Txantxiwood taldearentzako izan zen, bigarrena Rodriguez taldearentzat eta hirugarrena Risotto-rentzat.
Banatu dira aurtengo Txankamu sariak eta hurrengo urtera begira hasteko garaia dela esan zigun Aitor Perosterena antolatzaileak ekitaldiaren amaieran.

No hay comentarios:
Publicar un comentario