Blogari batzuek Oñati promozionatuko dute leku turistiko gisa
Aza. 28, 2013, 12:29 p.m. Leire Kortabarria
Oñati ezohiko modu baten promozionatuko dute domekan: Glow kooperatiba gaztearen ekimenez eta Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziaren laguntzarekin, blogtrip delako bat egingo da. Hain zuzen, lau blogari etorriko dira Oñatira eta Arantzazura, egun pasa egitera, eta euren esperientziak eta inpresioak sare sozialetan eta blogetan islatuko dituzte.
Jon Montiel eta Patrizia Vitelli, Glow kooperatibakoak. |
LEINN graduko eta Mondragon Team Academyko ikasleek sortutako kooperatiba da Glow S. Coop (@glowjcoop). Euren jardueretako bat turismo edukietan oinarritutako 2.0 marketin estrategiak sortzea da, eta hortik dator domekan Oñatin egingo duten ekintza.
Blogari hauek etorriko dira: Ainara Gartzia (@ainaraga, ainaragarcia.com) azpeitiar argazkilaria, Egoitz Goikoetxea (@egocast, www.egocast.es) mungiarra eta Miguel Loitxate (@Lonifasiko, www.lonifasiko.com) eta Laura Martín (@lauramartinroca) eibartarrak, alabatxoarekin.
Bisita egiten duten bitartean Twitterren txiokatzen joango dira. Glow-koek traola berezia sortu dute: #oñatrip. Bestalde, Twitterren @ohmytrip kontua dute blogtrip-en berri emateko, eta Facebooken, http://www.facebook.com/ohmytripda euren profila.

Helburua, Oñati herria ezagutaraztea
Oñati ezagutuko dute, Arantzazura igoko dira gero eta inguru zoragarri haiek ere bisitatu eta bertako historiaren zertzelada batzuk jasoko dituzte. Zelai Zabalen bazkaldu eta gero, Oñatira jaitsi eta kafetxoa hartuko dute bertan. Argazkiak aterako dituzte eta, gerora, blogean ipiniko dituzte egun pasa horretako oroitzapenak eta inpresioak, gehien zer gustatu zaien eta zer gomendatzen duten, besteak beste.
Glow kooperatibako Jon Montiel eta Patrizia Vitellik azaltzen duten moduan, "gaur egun, bidaien eta turismoaren gaineko informazioa bilatzen denean, gehienbat beste batek dioenaz fidatzen da jendea; turismoaren gaineko blogek jarraitzaile asko izaten dituzte eta, bertan kalitatezko informazioa ematen denez, jarraitzaileak blogari horiekin fidatzen dira".
Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziako Ikerne Altube teknikariak dioenez, kooperatiba gaztearen proposamena begi onez ikusi zuten: "Promozio modu berri bat da. Blogariek eragin handia dute gaur egun, eta proposamen aurrerakoia iruditu zitzaigun". Zehaztu duenez, Arantzazu nahikoa ezaguna bada, eta Oñati herria gehiago ezagutarazi gura dute.

No hay comentarios:
Publicar un comentario