miércoles, 13 de noviembre de 2013

ZUBIKOA

Ok Magazinea

Besteak
2013-11-13 11:00:11
UDAL ZERGA ETA TASEK %1,74KO IGOERA IZANGO DUTE
Kiroldegiko prezioak %5 igoko dira 2014an
Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPI/IPC) iazko abuztutik aurtengora Euskadin mailan izan duen igoera (%1,74) aplikatuko zaie udal zerga eta tasei datorren urtean. Halaxe erabaki zuen udalbatzak azaroko osoko bilkuran, Bilduren aldeko eta EAJren kontrako botoekin. KPIaren pareko igoera aplikatuko da, oro har, salbuespen batzuekin; zabor tasa izoztu egingo da, ludotekako tasak %70 jeitsiko dira, eta kiroldegiko prezioak berriz %5 igoko dira.

Hala ere, zerga eta tasa guztiei ez zaie igoera aplikatuko, eta 2014ko Zerga Ordenantzak hainbat salbuespen jasotzen ditu, Iosu Lizarralde alkateordeak adierazi zuenez; “bizi dugun krisi egoera kontuan hartuz, behar handienak dituzten eta prestaziorik jasotzen ez duten herritarrak tasa nagusietatik salbuetsita egongo dira; arreta sozialarekin lotura duten zerbitzuetako tarifak, hala nola Eguneko Zentrokoa, izoztu egingo ditugu; herriko komertzio eta zerbitzuen jarduera tasa ere izoztu egingo dugu; eta hutsik dauden etxebizitzei %100eko errekargua aplikatzen jarraituko dugu, gure politikaren zutabe diren eremuetan kohererentziaz jokatuz”.

Kiroldegiko prezioak gorakada

Zabor tasa, euskaltegia, eguneko zentro eta merkataritza edota zerbitzu establezimenduen tasak bere horretan, igoerarik gabe mantenduko diren arren, badira salbuespen batzuk. Ludotekako matrikula nabarmen jaitsiko da adibidez (%70) eta kiroldegiko zerbitzu tasak berriz, auto-finantziazio maila orekatu bat lortze aldera, KPIaren goitik (%5) igoko dira.

Osoko bilkuran, jeltzaleek ezezkoa eman zioten 2014ko udal ordenantza fiskalen proposamenari. Baina Bilduko ordezkarien aldeko botoz aurrera atera ziren eta okerrik ezean, urtarrilaren 1ean indarrean sartuko dira. 

Zubikoa kiroldegiko prezioak %5 igoko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario