Mendia
2013-11-19 11:58:46
GARAIK A ETA B SAILAK IRABAZI DITU ETA GURRUTXAGAK C SAILA
Iosu Garai eta Agustin Gurrutxaga Mendia eta Natura argazki lehiaketako irabazle
Urtero bezala, Aloña Mendi elkarteko mendi sailak, Oñatiko Mendia eta Natura argazki lehiaketa martxan jarri zuen irailean. Hamargarren edizioa izan da aurtengoa eta pasaden ostiralean erabaki ziren aurtengo irabazleak. A eta B sailean, Iosu Garai izan da onena eta C sailean Agustin Gurrutxagak eraman du lehen saria.
Urteroko formatoan hiru maila bereizten zituen lehiaketak. A atalean (Gizakia Mendian), Gizakiak mendian egiten dituen aktibitateak -konpetizioak ezik- erakusten dituzten argazkiak jaso nahi ziren. B atalean (Mendi ingurunea) berriz, mendiko ingurunea erakusten duten argazkiak, hala nola, goi mendiak, mendi txikiak, basoak, errekak, detaileak, fauna, makroak...
C atalean (Gizakiaren eragina mendian) azkenik, mendiko inguruneak gizakiarengatik jasatzen dituen gehiegikeriak salatzen dituzten argazkiak bildu nahi ziren. Jaso dituzten argazki guztiak pasaden azaroaren 8an aztertu zituen epaimahaiak. Bertan erabaki ziren aurtengo irabazleen izenak. Raul Esteban, Iñaki Kaperotxipi eta Juanjo López Azurmendik osotutako epaimahaiak, ondorengo argazkiak saritu zituzten:
A Saila
Lehen Saria: NEGU GIROA Iosu Garai
Bigarren saria: DAVID III Xabier Mata
Hirugarren Saria: PAISAJE LUNAR Xabier Mata
Oñati Saria: BIDEA Borja Abarrategi
B Saila
Lehen Saria: SENSUALITATEA Iosu Garai
Bigarren Saria: NEGUA Iñaki Aranburu
Hirugarren saria: URBIAKO ZUHAITZAK Benito Cantero
Oñati Saria: MALLA Iñaki Idigoras
C Saila
Lehen Saria: TORRE ELECTRICA I Agustín Gurrutxaga
Bigarren Saria: HESIAK Iñigo Olarte
Hirugarren Saria: GIZAKIA NATURAREN KANTZERRA Aitor González
Oñati Saria: IRRIBARRE METALIKOA Borja Abarrategi
Sari banaketa eta erakusketa
Irabazleak erabakita, ostiral honetan bertan (azaroak 22), arratsaldeko 19:30tan Oñatiko Kultur Etxean egingo da sari banaketa ekitaldia. Lehiaketara aurkeztu diren lanak ikusteko aukera berriz, gaurtik abenduak 1 bitartean izango da arratsaldeko 18:00-20:00 bitartean, Kultur Etxean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario