GEUREA IKURRINA, INPOSAKETARIK EZ!!!
Oñatiko Sortuk, udaletik ikurrinaren defentsan eta inposaketaren aurka antolatu diren ekimen guztiekin bat egiten du. Besteak beste, oñatiar guztiak animatu nahi zaituztegu, ostiralean 19:00-etan udaletxeko plenoan Iñaki Egañak emango duen hitzaldira eta igandean 12:30tan burutuko den elkarretaratzean parte hartzera.
Bide batez, igandean balkoi guztietan ikurrinak zintzilikatzeko deia ere lau haizetara zabaldu nahi dugu.
Espainiar estatutik etorri den, eta etorkizunean etor daitezkeen erasoen aurrean, herri bezela erantzuteko konpromisoa hartu beharrean gaude. Asteburu honetan ikurrinaren defentsan Oñatiko herriak emango duen erantzunarekin, etorkizunari begira, herri bezela, urrats izugarria emango dugulakoan gaude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario