lunes, 18 de noviembre de 2013

Borja Moyua

O K Magazinea
2013-11-18
Kirolari goiztiarrak
Gure seme-alaben kirol ibilbidea, orokorrean, honelako zerbait izango litzateke: 8 urterekin multikirolean hasten dira, eta bertan jarraitzen dute 11 urte egin bitartean. Adin honetan, multikirola eta talde federatuko jarduerak batera ditzakete. 12 urterekin, jada talde federatu baten sartu beharrean leudeke, kirol talde baten parte hartu nahi badute behintzat. Honetan lagunduko die azken 4 urtetan multikirolean aritzeak. Behin kirol federatu baten “sartuta”, bakoitzaren gaitasunaren, gogoaren, motibazioaren, lesioen, zortearen… arabera luzatuko dute beren kirol ibilbidea.

Erradiografia azkar hau litzateke, nire ustez, ibilbide egokiena. Hala ere, egunerokoek edo bizi ditugun egoerek zaila egiten dute hau betearaztea. Adibidez, herriko egiturak garrantzi handia du: gure herrian ez badago ezarrita multikirolerako eredu bat eta bakarrik kirol federatua baldin badago, hor dugu lehenengo oztopoa.Herri asko ezagutzen ditugu, non 8-9 urterekin kirol baten hasten diren (normalean “futbolean”) eta beste kirolik ezagutu gabe, 11-14 urterekin kaleratu egiten dituzten, “ez duzu maila ematen” esanda edo zure posturako jokalari hobeak ditugunez, ez daukagu fitxa egiterik.

Bestetik, oztopoa geure gainn daukagu.Ez guk barnean dugun zerbait, baina bai jendarteak sortu digun zerbait. Goi mailako kirolarien adibide asko ditugu, normalean izugarrizko maila dutenak, eta oso goiz hasi zirenak kirol hori “lantzen”. Fernando Alonsok 3 urterekin kars bat gidatzen zuen eta begira noraino heldu den!! Berdina entzun dugu Tiger Woods, Leo Messi, Marc Marquez,Rafa Nadal,Kilian Jornet… eta honelako pertsonaiez. Askotan entzuten ditugu beraien istorioak!! Jorge Lorenzori aitak bereziki prestatu zion motor bat 3 urte zituenean eta orain ordainak jasotzen ari da. Ez hori bakarrik, orain eskola bat du, non haur txikiekin motor lasterketak egiten dituzten. Zenbat guraso joango ote da toki horietara beraien seme-alabak munduko txapeldun izango direnaren esperantzarekin? Aurreko astean, 5 urteko mutiko batek maratoi erdi bat bukatu zuela ere entzun nuen, nora begira gaude horrelako gauzak ez ekiditeko?

Ez dakiguna edo kontatzen ez digutena zera da: bidean zenbat Messi, Woods, Muniain… geratzen diren, eta okerragoa dena, zer egiteko gai diren beraien bizitzatan amets horiek zapuztu eta gero.

Nik neurere autua garbi daukat. Eta zuek?

No hay comentarios:

Publicar un comentario