Petroglifoak, Aizkorri-Aratz
Parke Naturalean
Ekainaren 15ean Arantzazu Parketxeak eta Arantzazuko
Asdiskideak 2014ko hirugarren mendi irteera antolatu dute. Pinpil (1279 m)
izeneko mendi tontorra eta neolitiko garaiko petroglifoak ezagutzeko aukera izango
da igandeko txango honetan. Petroglifoak harrien zein harkaitzetan zizelkaturik
dauden irudi sinbolikoak dira. Adituen arabera neolotiko garaiko komunikazioa
tresnak dira, idazkeraren aurrekari gertuenak. Irteera honetan Astozuloko
petroglifoa ezagutuko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario