Arkaitz Lizarraldek eta Alex Azkargortak irabazi dute Asentzion jokatutako desafioa
2014-06-01 11:27 Kirola Oñati
Oso desafio parekatua jokatu dute Asentzioko
jaietan. Trontzan eta segan egin behar izan dute hiru bikotek 45
minutuan, baina proba 43 minutu eta 13 segundoan gelditu dute. Izan ere,
Gorka Urrutia eta Andoni Urrutiak osatutako bikoteak euren zelai sail
guztia denbora horretan amaitzea bukatu dute. Ander Zugasti eta Valentin
Dolatxek ere oso maila ona erakutsi dute baina azkenean Arkaitz
Lizarraldek eta Alex Azkargortak irabazi dute desafioa 1981,4 gramo
belar moztuta.
Bigarren postuan gelditu dira Gorka Urrutia eta Andoni Urrutia
1855,6 gramo belar moztuta eta Ander Zugastik eta Alex Azkargortak
1848,8 gramo belar moztea lortu dute.Jende ugari izan da desafioa ikusten eta herritarren arreta piztu duen proba izan da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario