jueves, 5 de junio de 2014

Nairo Quintanaren zaindari oñatiarra

Txirrindularitza

Txirrindularitza
2014-06-04 10:37:28
Gary Bañosek Giroko irabazlearen ondoan egoteko ardura izan du

Igandean amaitu zen Italiako Giroa Triesten eta aurtengo edizioa, Movistar taldeko Nairo Quintanak irabazi du. Kolonbiako historiako aurreneko txirrindularia izan da Italiako Itzulia irabazten. Quintanak, oñatiar bat izan du alboan etapa amaiera guztietan. Gary Baños Movistar taldeko laguntzaile txantxikuarrak Quintanaren zaindari izateko ardura izan du Italiako Giroan.

Astelehenean itzuli zen etxera Movistar taldeko espedizioa eta garailearen urrezko kopa, Gary Baños oñatiarraren eskuetan etorri zen momentu oro. Oso itzuli berezia izan da Bañosentzat. Profesional mailako bere lehen garaipen handia izan da eta esperientzia, "ahaztezina" izan zela adierazi zuen atzo Oñati Irratian.

Movistar taldeko laguntzaile txantxikuarrak, garaipen hau barrutik nola bizi izan zuten azaldu zuen atzo Oñati Irratian. Igandeko ospakizunen hainbat xehetasun emateaz gain, bidaian bizi izandako anekdota berezi bat ere kontatu zuen.

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:


Igandeko egunaren bideoa

Gary Bañosek irratian hitzez azaldu zituenak, irudiz jantzi zituen atzo Movistar taldeak. Igandeko egunaren bideo-erreportai bat zintzilikatu baitzuen bere web orrian. Bertan Gary Bañosek ere bere lanaren berri ematen du. Bideoa ikusteko sakatu hemen.
Baños, Quintanari helduta Giroko etapa amaiera batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario