Marianne Vos nederlandarra txapeldun Oñatin, Emakumeen Biran
2014-06-14 11:42 Kirola Oñati
Marianne Vos munduko txapelduna gailendu zen atzo
Oñatin, Emakumeen Biran. Lehendabiziko aldiz hartu zuen Oñatik
emakumezkoen txirrindularitza txapelketa. Txirrindulariek 113
kilometroko etapa egin behar izan zuten. Udanan gora astindua eman zuen,
eta beheranzkoan tropeletik aldenduta, bakarrik iritsi zen helmugara
Rabobank taldeko txirrindularia.
Txirrindulariak 16:00ak aldera irten ziren helmugatik,
ohorezko agurra egin ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile
Larraitz Ugartek eman zion hasiera lasterketari. Txirrindulariak hiru
aldiz igaro ziren Oñatitik, eta Udanako igoera izan zen arratsaldeko
ekitaldirik erabakigarriena. Izan ere, hasieran, tarteko helmuga igaro
arte, taldea bat eginda egon zen.Emakumeen Bira eguenean hasi zen Iurretan, Bizkaian, eta Oñatikoa bigarren etapa izan zen. Gaur, berriz ere, Bizkaira bueltatuko dira txirrindulariak, eta Arrieta eta Mungia artean burutuko dute etapa. Momentuz, Marianne Vosek du lidergoa sailkapenean. Ataunen egingo den lasterketarekin emango diote bukaera txapelketari. Hamazortzi talde dabiltza lehian, horietako bi euskaldunak, Lointek eta Bizkaia-Durango.
ikusi argazkiak
No hay comentarios:
Publicar un comentario