Gipuzkoarrak eta nafarrak irabazle Korpus txapelketan
2014-06-15 21:51 Kirola Oñati
Oñatin elkartu ziren Hego Euskal Herriko lau
eskubaloi selekzioak zapatuan: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa.
Zubikoa kiroldegiak 160 neska-mutil jaso zituen. Korpus txapelketaren
zazpigarren edizioa hasi orduko, kiroldegia beteta zegoen. Goizean
sailkapen partiduak jokatu zituzten, eta arratsaldean finalen ordua izan
zen. Mutil gipuzkoarrek irabazi zieten bizkaitarrei, (32-12); eta
nesken mailan, nafarrak gailendu ziren, gipuzkoarrak atzean utzita
(27-20).
No hay comentarios:
Publicar un comentario