50 kiloko harriaren hamalau jasoaldi egin ditu minutu batean Manex Urrutia gazteak
2014-06-01 14:46
Manex Urrutia, 14 urteko gazte oñatiarra da.
Asentzioko jaien barruan erakustaldia egin du eta minutu batean 50
kiloko harria hamar aldiz jasotzea zen bere helburua. Azkenean denbora
horretan hamalau jasoaldi egitea lortu du eta pozik dago egindako
lanarekin: "Gustura nago lortu dudanarekin. Nire asmoa hamar jasoaldi
egitea zen baina hamalau egitea lortu dut eta oso pozik nago. Hala ere,
gehiago egin ahal izan banu, hobeto izango litzateke".
Baserrian entrenatu du eta jende ugari izan zen Urrutiaren
erakustaldiaz disfrutatzen. Ikus-entzuleen txaloek asko animatu zutela
adierazi du gazteak. Datorren urteko auzoko jaietan horrelako
erakustaldiren bat egiteko asmoa ere azaldu du baina hurrengoan
"jasoaldi gehiago" egitea izango da bere helburua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario