martes, 17 de junio de 2014

San Antonio saria

Sasoiko jarraitzen du txirrindulari oñatiarrak
Xabier Murgiondo hirugarren, Bergarako San Antonio sarian
Ulma Aloña Mendi taldeko Xabier Murgiondo txirrindularia denboraldi bikaina burutzen ari da. Azken asteetan, lasterketa ia guztietan egon da lehen postuetan eta iragan asteburuan Euskadiko Txapelketak azken momentuan ihes egin bazion ere, asteburu honetan berriz ere, indartsu jarraitzen duela erakutsi berri du. Bergaran jokatu den San Antonio sarian, hirugarren postua eskuratu baitzuen.

Kadete mailako San Antonio sariaren LXXVIII. edizioa jokatu zen igandean Bergaran. 98 txirrindularik hasi zuten proba baina arrazoi ezberdinak tarteko, 33 lasterkarik proba utzi behar izan zuten. Azkenean 65 txirrindulari soilik amaitu ahal izan zuten lasterketa.

Garaipena sprintean

55 kilometroko etapan zehar hainbat mugimendu izan ziren baina azkenean, ihesaldiek ez zuten arrakastarik izan eta sprintean erabaki zen lasterketa. Azken zuzengunean laukote batek metro batzuetako abantaila hartu zuen eta beraien artean erabaki zen garaipena. Laukote horretan zegoen Xabier Murgiondo oñatiarra. Azkenean garaipena, Iker Imaz Beasaindarrarentzat izan zen (1:28:48). Denbora berean helmugaratu ziren Ander Amonarriz eta Xabier Murgiondo, bigarren eta hirugarren postuan hurrenez hurren.

Aloña Mendiko gainontzeko ordezkarien lana, ondorengoa izan zen. Ekaitz Txintxurreta (1:29:11) 26. postuan helmugaratu zen eta Andoni Igartua berriz, 52. izan zen (1:32:21). Taldeka Ulma Aloña Mendik, zortzigarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean.

Sailkapen ofizialak hemen.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario