domingo, 29 de junio de 2014
Uztaileko egitaraua bete beteta gaztetxian!
Ekainak 30 eta Uztailak 3, 16etatik 20etara: Arrakala dokumentalaren emanaldia eta lanketa. Arrakala Bilgune Feministak eta Topatu Gazte Proiektu Komunikatiboak elkarlanean burutu berri duten proiektua da, heteroaraua zirrikituz zulatzea helburu duena. Bertan, heteroarauaren hainbat gai lantzen dituzte, besteak beste, familia zein elkarbizitza egoera ezberdinak, desira aukera, identitateak eta sexu/genero sistemak guzti honetan duen eragina. Diskurtso teorikoetatik at eta praktiketan oinarrituz, heteroarautik kanpo dauden errealitateak ezagutzera eman dituzte. Dokumentala ikusi eta heteroarauaz hitz egiteko bi saioa egongo dira gaztetxean. Asteartero, kanpo zine emanaldiak egongo dira, gaueko 10etan. Udako giro ona eta Antixeneko parkeak ematen dituen aukerak aprobetxatuz astearte gauero pelikula emanaldi bat egongo da. Uztailak 4, ostirala, 20:30etan: SOSTEMIBLE antzezlana. Antzezlan hau euskeraz eta erdaraz idatziriko sketch batzuek osatzen dute. Gaur egungo errealitatearen parodia komikoa egiten dute aktoreek gizakiok ditugun barne kontraesanak muturreraino eramanez. Naturaren eta jendartearen zapalkuntzara eramaten duen boterea eskuratzeko grina aseezina era expresionistan marrazten dute aktoreek lekukotza gordin bezain errealak plazaratzen dituzten bitartean. Parra eta negarra uztartzen dituen zurrunbiloan murgiltzen gaitu S.O.S.TEMIBLEk. Uztailak 6, igandea, 19etan: Etxepare Rap + Eroa naizen kontzertu emanaldia. Etxepare Rap izenaren atzean Imanol Epelde zarauztarra dago. Euskal literatura eta rap musika uztartzen dituen ikuskizuna egiten du. Ikus entzunezko bitartekoak ere erabiltzen ditu. Eroa naizen, Eibarretik datorren talde esperimental berria da. Uztailak 7 eta 14, astelehena, 18etatik aurrera: PHOTOSHOP programa erabiliz kartelak egiten ikasteko tailerra egongo da bi egun hauetan. Parte hartzaileek beraien ordenagailua eta ahal balitz programa instalatuta eramatea komeni da. Bestela gaztetxetik pasatu aurretik gauzak zehazteko. Uztailak 9, asteazkena, 20etatik aurrera: Preso oñatiarrei eskutitzak idazteko hitzordua. Eskutitzak idatzi ondoren zerbait jateko aukera egongo da. Uztailak 15, asteartea, goizeko 7etan: Egun osoko mendi ibilaldia egongo da. Oñatitik Arabako herri batera izango da. Itzulera autobusean egingo dugu. Uztailak 19, larunbata, 19etatik aurrera: La Banda del Abueloren emanaldia. Arrasateko hirukote honek "spagueti rock" delako musika lantzen du. Hiru lan kaleratu dituzte gaurarte: "spaghetti rock" CD-demoa, "So'ik'so libre y salvaje" eta "Malpaso". Euskaraz eta erderaz egindako hitzak abesten dituzte. Euren soinu zailkaezinak (hard-rocka, didjeridooa, eurak egindako intrumentuak: Suge elektrikoa adibidez, eta abar) eta euren jarrera zirikatzaileak aretoak segituan berotzen dituzte kontzertuz kontzertu. Emanaldia Antixenako parkean egingo da. Uztailak 20, igandea, 20:30etatik aurrera: Herrian bizi diren jatorri desberdineko etorkinekin afari tertulia. Beraien bizipenak eta gaur egungo egoera ezagutzeko aukera egongo da. Izena emateko aurretik gaztetxetik pasatu. Uztailak 23, asteazkena, 19etatik aurrera: Bertso musikatu saioa. Herriko bertsolari eta musikarien arteko elkarlanaz bertso musikatuak egongo dira Antixeneko parkean. Afari merienda, zer edan eta sorpresak ere egongo dira. Uztailak 26, larunbata, 21etatik aurrera: Hardcore gaua, Rotten Notes + Obstruccion Nasal HC + Talde sorpresa. Rotten notes gasteiztik datorren talde basatia da, hard core grind musika lantzen dute. Beraiekin Obstruccion Nasal HC taldeak joko du. Uztailak 28 eta 29: Estanpazio tailerra. Egunean zehar kamiseta, poltsa edota beste hainbat erropa apaintzeko tailerra.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario