Txirrindularitza
2014-06-09 11:04:58
Behatz puntekin ukitu zuen Euskadiko Txapelketa Xabier Murgiondok
BIDAURRETAKO ZUZENGUNEAN HARRAPATU ZUTEN OÑATIARRA
Eskura izan zuen Euskadiko Txapelketa
Xabier Murgiondo txirrindulariak atzokoan. Jardunaldi borobila osatu
zuen, baina azkenean metro gutxi batzuengatik bada ere, ezin izan zuen
etxeko lasterketa irabazi. Proba guztian zehar ihes eginda ibili ostean,
helmuga begietan zuela harrapatu zuen tropelak. Azkenean hamargarren
postuan helmugaratu zen Olakua auzoko helmuga puntuan.
Kadete mailako Euskadiko Txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean Oñatin. 148 txirrindulari irten ziren lasterketara, baina probaren zailtasuna, txirrindulariek jarritako erritmo bizia eta batez ere beroak jota, lasterkari askok proba utzi behar izan zuten. 68 txirrindulari soilik iritsi ziren helmugara.
59 kilometroko etapan zehar hainbat mugimendu izan ziren. Besteak beste Xabier Murgiondok egindakoa aipatu beharra dago. Lasterketako kilometro askotan ihes eginda ibili zen baina azkenean, atzetik zetorren tropelak bidaurretako zuzengunean harrapatu eta garaipen gabe utzi zuten oñatiarra.
Garaipena, sprintean erabaki zen. 18 txirrindularik osatutako tropeltxoan azkarrena, Autonervian-Renault taldeko Iñigo Elosegi (1:32:02) izan zen. Ulma-Aloña Mendiko lehen ordezkaria, aurrez aipaturiko Xabier Murgiondo (10.) izan zen. Irabazlearen denbora berdinean sartu zen helmugara. Ekaitz Txintxurreta (45.) eta Beñat Ormaetxea (46.), garailearengatik hiru minutu pasatxora iritsi ziren.
Sailkapen ofiziala hemen.

Murgiondo Udana gainean ihes eginda. Argazkia: www.gtxe.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario