Oñatiko gaztelekuak bi hamarkadetako
ibilbidea bete du. Ospakizunak otsailean hasiko dira Zea Mays taldeak
eskainiko duen kontzertuarekin. Honetaz gain, Gazteria saila
aisialdirako lokalen azterketan murgilduta dago
Anabel Dominguez
- Domingo, 18 de Enero de 2015 - Actualizado a las 09:31h
Otsailean hiru urte beteko dira Jon Lopezek Oñatiko
udal Gazteria sailaren ardura hartu zuenetik. Elkarrizketa honetan
aurtengo egitasmo eta erronkei errepasoa emango die, Gazteria plana edo
alokairurako laguntza programen xehetasunak emanez. Gainera,
gaztelekuaren kudeaketarako kontratu berriaren harira, ekipamendu honen
proiektu hezitzailea berrikusi eta, bereziki, lurralde mailan garatzen
ari den Nerabeen Balio Anitzeko Zerbitzuaren norabide berean jarriko da.
Oñatiko gazte koadrilek aisialdirako erabiltzen dituzten lokalen azterketari ekin diozue. Zeintzuk dira helburuak?-Elkarbizitza eta segurtasuna bermatzeko asmoarekin jarri da martxan azterketa hau. Fenomenoa ez da berria; izan ere, lokal batzutan bi edo hiru belaunaldi pasa dira jadanik. Nahiz eta arazoei erantzuteko legea dagoen, neurri batzuk hartu behar dira horiek ekiditeko. Gainera, lokaleetan zer egiten den edo ez desmitifikatu egin nahi dugu. Herriko lokal gehienak ahalik eta egoera onenetan egotea eta sortu daitezkeen gorabeherak era sistematizatu eta adostu baten konpondu nahi ditugu. Xedea ez da lokalak ixtea, baizik eta erregularizatzea. Aldi berean, gazteen artean dinamikak sortzea du helburutzat ekimenak. Aste Santu osterako proiektua amaituta egotea espero dugu.
Abenduan inkestak egin zenituzten errealitatea ezagutzeko. Eta orain, aste honetan prozesu parte-hartzaile honen saio irekien txanda iritsi da. Lehen gainbegirada honetatik zer narbarmendu daiteke?
-Gaur egun 24 gazte lokal daude, denak dexente ezberdinak. Batzuetan gazteak daude eta besteetan, helduagoak. Genero aldetik, 23 lokal mutilenak dira -horietako batean neska batzuk ere egoten dira-, eta bakarra dago neskena. Hamasei urte bete eta gero, gaztelekua utzi ostean, lokaleetara jo-tzen dute. Aste honetan gazteekin bildu gara eta datorren asteazkenean bizilagunekin izango dugu hi-tzordua. Hilaren 28rako, aldiz, guraso eta jabeak daude deituta.
Gaztelekua ekipamendu hezitzailea den heinean, bere funtzionamenduaren balorazioa nolakoa da?
-Balorazioa ona da. Faktore asko elkartzen dira eta horien artean, ekipamendua herri erdi-erdian dagoela. Sotoa (zero eta zazpi urte bitarteko umeentzat) askotan txiki geratzen da. Kuboetan, berriz, zazpi eta 12 urte artekoak elkartzen dira, eta topalekuan 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoak. Honetaz gain, gazte bulegoa eta sexologia aholkularitza zerbitzua (azken hau ostiraletan) eraikin honetan ere kokatuta daude. Gaztelekua moduko ekipamendua edukitzea, bere egitura, kokapen eta funtzionamenduarekin, luxu bat da.
Eta 16 urtetik gorakoei erreparatuz, nolakoa da eurei zuzendutako eskaintza?
-15 eta 18 urte arteko gazteei heltzea zaila da, hauek baitira lokalak erabiltzen dituztenak. Kalean egoten diren koadrileetara iristea erraza da, ez horrenbeste lokaleetan daudenekin, eta azken horiekin nolabaiteko harremana izan nahiko genuke. Beraiei zuzendatako ekintzak antolatzen ahalegintzen gara, baina astebukaeretarako aisialdi eskaintza era batean edo bestean indartu beharko da. Eurekin harremanetan egoten saiatzen gara gustoko dituzten ekin-tzak prestatuz, esaterako, atsegin duten musika talde bat ekarriz gero, gerturatzen dira.
Esku artean duzuen beste proiektu bat Gazteria plana da, ezta?
-Bai, horrela da eta bukatzear dago. Hau garatzea beste erronka potente bat izango litzateke. Herriko talde antolatuei lana aurkeztu nien eta orain euren erantzunak jasotzen nabil. Hezkuntza, enplegua, etxebizitza, osasuna, integrazioa eta kulturartekotasuna, kultura, aisia hezitzailea, mugikortasuna, berdintasuna, euskara eta turismo arloak identifikatu genituen Herrijorran prozesua egin zenean eta material guzti hori jaso dut.
Adibidez, aurtengo aurrekontuetan 108.000 euroko partida bideratuko da gazteek etxebizitza alokatzeko laguntza programa abian jartzeko.
-Bai. Udalak arlo hauetan konpententziarik ez duen arren, gazteen lehentasunen artean, etxebizitza eta enplegua aurkitzen dira. Era honetan, martxan jarri nahi dugun programaren helburuak hutsik dauden etxebizitzak alokairurako sustatzea eta emantzipaziorako bidea zabaltzea dira. Hainbat gazteekin ari naiz proposamenak aztertzen.
Ludotekaren ardura ere zuk teknikari zaren sailak du. Iaz egin ziren aldaketen emaitzak fruituak eman dituzte?
- Iaz matrikulen prezioek behera egin zuten. Erabiltzaileen kopurua dexente igo da eta pozik gaude sortutako dinamikarekin.
Hogei urteko ibilbidea beteko du ikasturte honetan gaztelekuak. Nola ospatuko duzue?
-Argi dago gaztelekua gune hezi-tzaile izateaz gain, herriari begira kultur eta gizarte zerbitzua ere badela. Honen harira eta hogeigarren urteurrenaren testuinguruan, kultur mailan hainbat kontzertu eta beste ekitaldi batzuk aurrera eramateko lanean gabiltza. Lehenengo ospakizuna datorren hilean Zea Mays taldeak eskainiko duen kon-tzertua izango da, otsailaren 6an hain zuzen ere.
Haur, nerabe eta gazteekin lana egitean, zer da aberasgarriena?
- (Irribarrea). Arlo desberdinak direnez, egia esan nik ez daukat harreman zuzena guztiekin, horretarako begiraleak baitaude. Baina zerbait azpimarratzekotan, beste talde, eragile edo elkarteekin elkarlanean burutu daitezkeen ekintzak nabarmenduko nituzke. Iaz, esaterako, Ilatargi Astronomia taldearekin batera, panpinazko txantxiku astronauta zeruratu genuen estratosferara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario