miércoles, 14 de enero de 2015

Zikloturista lizentzia berriak

OK Mgazinea 
Txirrindularitza
2015-01-14 12:17:20

Zikloturista lizentzia berriak, Aloña Mendiren bidez tramitatu ahal izango da
GAURTIK URTARRILAREN 23RA ARTE EGIN AHAL IZANGO DA

Zikloturista lizentzia berriak Aloña Mendiko Txirrindularitza sailaren bidez tramitatu ahal izango dira aurten. Gaur hasi eta urtarrilaren 22ra bitartean, saileko arduradunak Aloña Mendiko bulegoetan egongo dira herriko ziklisturismo zaleei tramitazioak egiten laguntzeko.

Oñatiko zikloturistek Aloña Mendiko txirrindularitza sailaren bidez tramitatu ahal izango dute 2015 urterako lizentzia berria. Gaurtik urtarrilaren 23ra bitartean (hilaren 20an izan ezik), arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara Aloña Mendiko bulegoetan egongo dira txirrindularitza saileko arduradunak lizentziak tramitatzeko.

Urtero moduan ordainketa Gipuzkoako Txirrindulari Federazioaren kontu korrontean egin beharko da eta ziurtagiria, Aloña Mendiko bulegotara eraman beharko da aipatutako egun eta orduetan. Lizentziak otsailean jaso ahalko dira, bere momentuan zehaztuko den egunetan.

Betebeharrak

Lizentziak Aloña Mendiren bitartez tramitatu ahal izateko, beharrezkoa izango da elkarteko txirrindularitza saileko bazkide izatea. Bazkide kuota 8€ urtekoa da. Bulegoan bertan lizentzia tramitatzean, bazkide egiteko aukera ere eskainiko da.

Txirrindularitza saileko arduradunek jakinarazi nahi dute beraien bidez tramitatutako lizentziez soilik arduratuko direla. Beste bide batetik tramitatzen diren lizentziez ez direla arduratuko, alegia.
Herriko zikloturista taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario