2015-01-19 10:17 Debagoiena Elgeta Oñati
UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko beste
7 udalen kontra jo du Carlos Urkixo, Espainiako Gobernuaren
ordezkariak. Hala, Debagoienean, Bergara, Antzuola eta, orain, Oñati eta
Bergarako udalak daude jomugan. UEMAk zapatuan Batzar Nagusia egin zuen
Zumaian eta salatu zuten, eragingo duen kalte ekonomikoa ezeze,
euskararen ofizialtasuna bera ere dabiltzala zalantzan jartzen.
Hala eta guztiz ere, Antzuola, Oñati, Bergara eta Elgetako Udalek aktak euskaraz bidaltzen jarraituko dutela azaldu zuten zapatuan, gainerako beste 7 udalekin batera. Erasoalditzat jo duten hori izan zen Batzar Nagusiko hizpidea. Azken asteetan 13 udalek jaso dituzte Espainiako Gobernu Ordezariaren helegiteak aktak euskaraz bidaltzeagatik. Berriz ere, Jaurlaritzari babesa eskatu diote, hari baitagokio, UEMAren esanetan, euskararen ofizialtasuna defendatzea eta, honekin bat, salatu dute batzartzeko egindako eskarien erantzunik ez dutela jaso.
"Ataka zailean" aurkitzen direla azaldu zuten zapatuan Zumaian, "urte hauetan guztietan egindako bidean atzera egin beharra larria" izateaz gain, ekonomikoki ere gastu judizialei aurre egin beharko diete udalek eta helegiteek aurrera eginez gero, euskarazko dokumentuak gaztelaniara itzuli beharrak gastu ekonomiko erantsi bat ekarriko diela salatu baitzuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario