OKMAGAZINEA
Yeray Varelak, neurria erabat hartua die San Silbestre lasterketei. Azken 3 urtetan bera izan da Oñatiko lasterketako atletarik azkarrena eta pasaden asteazkenean ere, ez zuen hutsik egin. Lasterketa hasieratik garbi utzi zuen garaipena berea izango zela eta hasieratik amaierara, nagusitasun osoz, gailendu zen Foruen Enparantzako helmuga puntuan. Aipatu, goizean Azpeitiako San Silbestrea ere irabazi zuen Varelak.
Yeray Varelak urte amaiera bikaina eskeini zien herriko atletismo zaleei. Goizean, Azpeitiko San Silbestrea irabazi zuen eta atsedena hartzeko astirik gabe, erakustaldi bikaina emanez, arratsaldean ere, jaun eta jabe izan zen Oñatiko proban.
Goizean, Azpeitian 6 kilometroko zirkuitu bati aurre egin behar izan zion Varelak eta txantxikuarrak, ez zuen aurkaririk izan. Erritmo bizia ezarri zuen proba hasieratik eta 19:47 markarekin zeharkatu zuen bakar-bakarrik helmuga arrastoa. 47 segunduko aldea atera zion Xabat Manzisidor bigarren sailkatuari. Podiumeko hirugarren postua, Endika Garciarentzat izan zen. [Sailkapena hemen].
Eta aurreikuspen guztiak beteta, proba hasi ahalaz bat, aurkariei esperantza guztiak kendu zizkien Varelak. Lehen itzulia osatu zutenerako 15 bat metroko abantaila hartu zuen lasterketa buruan eta hortik aurrerakoak bakar-bakarrik egin zituen oñatiarrak. Azkenean 22:27 denboran osatu zituen antolakuntzak markaturiko 7 kilometro pasatxoak. Bigarren posturako lehia ederra izan zen eta ikusleen gozamenerako, azken metroetan erabaki zen. Endika Donnay arrasatearrarentzat (23:00) izan zen bigarren postua. Beñat Arnaiz aretxabaletarrak, hirugarrenarekin konformatu behar izan zuen (23:01).
Emakumezkoen artean, Mari Sol Ramosen hutsunea izan zen aipagarriena. Oñatiko atleta beteranoak iazko San Silbestrea irabazi zuenetik urte osoa geldi eman du lesio baten ondorioz. Eta hutsune hori, oso ondo baliatu zuen Nere Arregik (27:47) aurtengo San Silbestrea poltsikoratzeko. Arrasatearrak, nagusitasun osoz irabazi zuen emakumezkoen arteko sailkapena. Bigarren eta hirugarren posturako lehia oso polita izan zen. Bi herritar aurrez-aurre. Gazte bat, Sara Gomez; beterano baten aurka, Estela Biain. Biek ala biek lehia polita mantendu zuten amaiera arte, baina azken metroetan, gaztea izan zen indartsuena. Gomez, 29:17 kronoan iritsi zen helmugara bigarren eta Biainek 29:28ko denborarekin, hirugarren postua lortu zuen.
Sailkapen ofizialak [hemen].
Era berean, esan, nagusien lasterketa hasi aurretik, gaztetxoenen lasterketak ere izan zirela. Adinez banatuta lasterketa ugari egin ziren. Aipatzekoa, gaztetxoenen kasuan ere, korrikalari kopurua handia izan zela. Bestelakoan, sari banaketa ekitaldian hainbat opari banatu zituen urteroko legez, Antxintxiketan K.E.-ak. Lasterketa amaituta, balorazio oso positiboa egin du antolakuntza taldeak.
Yeray Varelak, neurria erabat hartua die San Silbestre lasterketei. Azken 3 urtetan bera izan da Oñatiko lasterketako atletarik azkarrena eta pasaden asteazkenean ere, ez zuen hutsik egin. Lasterketa hasieratik garbi utzi zuen garaipena berea izango zela eta hasieratik amaierara, nagusitasun osoz, gailendu zen Foruen Enparantzako helmuga puntuan. Aipatu, goizean Azpeitiako San Silbestrea ere irabazi zuen Varelak.
Yeray Varelak urte amaiera bikaina eskeini zien herriko atletismo zaleei. Goizean, Azpeitiko San Silbestrea irabazi zuen eta atsedena hartzeko astirik gabe, erakustaldi bikaina emanez, arratsaldean ere, jaun eta jabe izan zen Oñatiko proban.
Goizean, Azpeitian 6 kilometroko zirkuitu bati aurre egin behar izan zion Varelak eta txantxikuarrak, ez zuen aurkaririk izan. Erritmo bizia ezarri zuen proba hasieratik eta 19:47 markarekin zeharkatu zuen bakar-bakarrik helmuga arrastoa. 47 segunduko aldea atera zion Xabat Manzisidor bigarren sailkatuari. Podiumeko hirugarren postua, Endika Garciarentzat izan zen. [Sailkapena hemen].
Arratsaldean ere, onena
Goizeko garaipena dastatzeko astirik izan gabe, bazkaldu, jantziak aldatu eta Oñatiko San Silbestreko irteera puntuan zegoen Varela. Bere inguruan, gizon oso garrantzitsuak ikusi zitezkeen (Endika Donnay, Beñat Arnaiz, Xabier Luis...) hala ere, azken urteetako ibilbidea ikusirik, garbi zegoen goizeko ahaleginak eraginik ez bazion egiten, Oñatiko proba irabazteko hautagai sendoena bera izango zela.Eta aurreikuspen guztiak beteta, proba hasi ahalaz bat, aurkariei esperantza guztiak kendu zizkien Varelak. Lehen itzulia osatu zutenerako 15 bat metroko abantaila hartu zuen lasterketa buruan eta hortik aurrerakoak bakar-bakarrik egin zituen oñatiarrak. Azkenean 22:27 denboran osatu zituen antolakuntzak markaturiko 7 kilometro pasatxoak. Bigarren posturako lehia ederra izan zen eta ikusleen gozamenerako, azken metroetan erabaki zen. Endika Donnay arrasatearrarentzat (23:00) izan zen bigarren postua. Beñat Arnaiz aretxabaletarrak, hirugarrenarekin konformatu behar izan zuen (23:01).
Emakumezkoen artean, Mari Sol Ramosen hutsunea izan zen aipagarriena. Oñatiko atleta beteranoak iazko San Silbestrea irabazi zuenetik urte osoa geldi eman du lesio baten ondorioz. Eta hutsune hori, oso ondo baliatu zuen Nere Arregik (27:47) aurtengo San Silbestrea poltsikoratzeko. Arrasatearrak, nagusitasun osoz irabazi zuen emakumezkoen arteko sailkapena. Bigarren eta hirugarren posturako lehia oso polita izan zen. Bi herritar aurrez-aurre. Gazte bat, Sara Gomez; beterano baten aurka, Estela Biain. Biek ala biek lehia polita mantendu zuten amaiera arte, baina azken metroetan, gaztea izan zen indartsuena. Gomez, 29:17 kronoan iritsi zen helmugara bigarren eta Biainek 29:28ko denborarekin, hirugarren postua lortu zuen.
Sailkapen ofizialak [hemen].
Inoizko parte-hartzerik handiena
Urteko azken kirol proba benetan jendetsua bilakatzen ari da. Izaera herrikoa duen lasterketa izanik, geroz eta herritar gehiago animatzen dira urtea kirol pixka bat eginez agurtzera eta oñatiarrekin batera, inguruko herrietatik etortzen diren korrikalari kopurua ere, aipatzekoa izan zen. Hori horrela, azken edizio honek zifra guztiak hautsi zituen. 2013 ixa 2014ko San Silbestrean 286 parte-hartzaile izan baziren, 2014 ixa 2015eko edizioak 361 korrikalari bildu zituen.Era berean, esan, nagusien lasterketa hasi aurretik, gaztetxoenen lasterketak ere izan zirela. Adinez banatuta lasterketa ugari egin ziren. Aipatzekoa, gaztetxoenen kasuan ere, korrikalari kopurua handia izan zela. Bestelakoan, sari banaketa ekitaldian hainbat opari banatu zituen urteroko legez, Antxintxiketan K.E.-ak. Lasterketa amaituta, balorazio oso positiboa egin du antolakuntza taldeak.
Arregi eta Varela podiumean, saria eskuetan dutelarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario