2015-01-20 11:51:34
Elkarlana eta pazientzia eskatu dute eragileek, herriko kirol etorkizuna eraikitzeko
Tertulia interesgarria osatu zuten atzo
arratsaldean Oñati Irratiko kirol tarte nagusian. Ostegunean aurkeztu
zen jarduera fisikoaren eta kirol jardueraren egitasmoa, izan zuten
hizpide solasaldian parte hartu zuten gonbidatuek. Iritzi eta ikuspuntu
zinez interesgarriak entzun ziren irratsaioan eta amaieran, guztiek bat
egin zuten etorkizunerako ildoak finkatzerakoan. «Elkarlana» eta «pazientzia» eskatu zuten, herriko kirol egoerari konponbide ahalik eta zentzudunena emateko.
Oñatiko udalerriak pasaden urteko apirilan abian jarri zuen jarduera fisikoaren eta kirol jardueraren gaineko egitasmoak, zeresan handia eman du azken egunetan. Osteguneko prentsaurrekoan aurkeztu zen diagnosia aintzakotzat hartuz, mahainguru interesgarria osatu zuten atzo arratsaldean Oñati Irratian. Azterketa honetan parte hartu duten eragile garrantzitsuenen hitza jaso nahi izan zen. Hori horrela, Ainhoa Martin (kirol zinegotzia), Anton Inza (Aloña Mendi K.E.-ko presidentea) eta Aitor Guridi "Txisto" (Eskola Kiroleko presidentea) izan ziren gonbidatuak.
Orain, lehen fase honi amaiera emateko eragileen iritziak jaso nahi dira. Horretarako, Udaletxean eta Kiroldegian postontzi ezberdinak jarri dira. Atzo arratsaldeko solasaldia entzun nahi izatera, sakatu beheko podcasta:
HEMEN
Oñatiko udalerriak pasaden urteko apirilan abian jarri zuen jarduera fisikoaren eta kirol jardueraren gaineko egitasmoak, zeresan handia eman du azken egunetan. Osteguneko prentsaurrekoan aurkeztu zen diagnosia aintzakotzat hartuz, mahainguru interesgarria osatu zuten atzo arratsaldean Oñati Irratian. Azterketa honetan parte hartu duten eragile garrantzitsuenen hitza jaso nahi izan zen. Hori horrela, Ainhoa Martin (kirol zinegotzia), Anton Inza (Aloña Mendi K.E.-ko presidentea) eta Aitor Guridi "Txisto" (Eskola Kiroleko presidentea) izan ziren gonbidatuak.
Gogoeta interesgarriak
Ordu eta laurden pasa luzatu zen solasaldian, era guztietako iritziak entzun ziren. Bakoitzak bere alderditik egoera nola ikusten duen azaldu zuen eta era berean, etorkizunera begira «elkarlana» eta «pazientzia» eskatu nahi izan zuten. Azken 9 hilabeteotan azterketa egin duen enpresako Jon Ander Garcia de Cortazarrek ere, parte hartu nahi izan zuen atzoko tertulian. Azterketa nola landu duten azaltzeaz gain, Oñatiko herriak duen kirol oinarria «mirestekoa» dela esan zuen. Hala ere, etorkizunera begira «hobekuntza beharrak» dituela ere adierazi zuenInstalazioen gaia, korapilotsua
Gonbidatuei herriko kirol instalazioen gaineko ikuspuntua eskatu zitzaienean, gogoeta benetan interesgarriak egin zituzten Martin, Inza eta Guridik. Igerilekua, Azkoagain, atletismo pistak...gai asko landu zirela, alegia. Era berean, Martin zinegotziak gogoratu nahi izan zuen, txosten osoa eskuragarri dagoela Udaleko web orrian.Orain, lehen fase honi amaiera emateko eragileen iritziak jaso nahi dira. Horretarako, Udaletxean eta Kiroldegian postontzi ezberdinak jarri dira. Atzo arratsaldeko solasaldia entzun nahi izatera, sakatu beheko podcasta:
HEMEN
No hay comentarios:
Publicar un comentario