Atletismoa
2015-01-19 11:08:58
Estela Biain Oñatiarrak, lasterketa bikaina egin zuen
La Blanca taldea onena, Arabako kros txapelketan
Nanclares de la Ocako herriak, Arabako
kros txapelketa hartu zuen atzo goizean. Gasteizko Zailu atletismo
taldeak antolatu zuen aurtengo txapelketa eta urtero bezalaxe,
lurraldeko korrikalari onenen arteko lehia ikusteko aukera paregabea
izan zen. Senior mailako emakumezkoen taldekako sailkapenean, Gasteizko
La Blanca izen zen onena. Esan, taldea osatu zuten hiru korrikalarien
artean, Estela Biain oñatiarra zegoela.
Giro hotzarekin esnatu zen atzo eguna Nanclaresen. Hala ere, zirkuitua egoera nahiko onean zegoen eta uste baino lokatz gutxiagorekin topatu zuten zirkuitua korrikalariek. Txapelketan lehiatu ziren korrikalari eta kluben artean, Gasteizko La Blanca taldea izan zen onena. Guztira 12 domina lortu zuelarik. Sei arlo indibidualean eta beste horrenbeste taldekako sailkapenetan.
Estela Biain txantxikuarrak «positiboki» baloratu du atzoko emaitza. Kroseko lasterkari espezifikoa izan gabe ere, «sentsazio onak» izan baitzituen atzoko lasterketan. Orain, bere hurrengo helburua, otsailaren 1ean Azpeitian jokatuko den beterano mailako Euskadiko txapelketa izango da.
Biain (eskuinean), taldekideekin podiumean. Argazkia: La Blanca
Giro hotzarekin esnatu zen atzo eguna Nanclaresen. Hala ere, zirkuitua egoera nahiko onean zegoen eta uste baino lokatz gutxiagorekin topatu zuten zirkuitua korrikalariek. Txapelketan lehiatu ziren korrikalari eta kluben artean, Gasteizko La Blanca taldea izan zen onena. Guztira 12 domina lortu zuelarik. Sei arlo indibidualean eta beste horrenbeste taldekako sailkapenetan.
Estela Biain ederto
Lorturiko emaitza esanguratsuen artean, emakumezko senior mailako taldearen garaipena nabarmendu beharra dago. Puntuaketa lortu zuten hiru taldekideak bikain lehiatu ziren. Ibone Sanchezek lasterketa irabazi zuen eta Estela Biain oñatiarra (7.) eta Eva Calle (8.) zeharkatu zuten helmuga puntua. Emaitza hauei esker, La Blancako emakumeentzat izan zen urrezko domina sailkapen orokorrean.Estela Biain txantxikuarrak «positiboki» baloratu du atzoko emaitza. Kroseko lasterkari espezifikoa izan gabe ere, «sentsazio onak» izan baitzituen atzoko lasterketan. Orain, bere hurrengo helburua, otsailaren 1ean Azpeitian jokatuko den beterano mailako Euskadiko txapelketa izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario