OK Magazinea
Oñatiko udalak, une honetan kirol arloko plan bat martxan dauka.
Herriko kirol egoera zein den aztertu, dauden instalazioak egokiak diren
ikusi eta ditugun gabeziak ere somatu dira. Nire ustez, oso plan
ausarta da eta emaitzak kaleratzen direnean (ostegun honetan), sorpresa
asko hartuko ditugula iruditzen zait.
Egiari zor, Oñatiko kirol instalazioen egoera ez da batere ona.
Azkoagain futbol zelaia esaterako, orain dela denbora gutxi "eraberritu"
zen, belar artifiziala jarriz. Honekin gauza bat lortu da; instalazioak
eman ditzakeen prestazioak asko zukutzea. Hala ere, ezin dugu ahaztu
oso instalakuntza zaharra dela eta Oñatik era honetako kirol zelai berri
baten beharra du derrigorrez.
Zubikoa kiroldegia ere, erabat zaharkitua dago. 31 urte igaro dira
zabaldu zenetik eta daukan estruktura erdi agortuta dago. Berriztapen
orokor baten beharrean dago, bere funtzioak ondo bete ahal izateko.
Azken urteetan herrian zabaldu diren kirol instalazio berrien artean,
Larrañakoa topatu dezakegu. Bere funtzioa zein zen erabakitzea kostatu
bazaio ere, badirudi martxan dagoela eta apurka apurka, bere bidea
egiten hasi dela. Hala ere, bere rola zein den ondo zehaztu beharko
genuke instalazioa ahalik eta gehien aprobetxatu dezagun.
Oñatik daukan kirol instalazioen arazoa zuzentzea ez da batere erraza
izango etorkizun motz batean. Baina azterketa honi esker, espero dut
hartuko diren erabakiak zentzuz hartutakoak izatea. Orain artean kirol
instalazioen arazoei, "partxeak" jarriz erantzun diegu eta etorkizunean
hau hobetzea eskatu nahiko nuke.
Hausnarketa sakona egin da eta espero erabakiak ere tamainakoak
izatea. Guztion artean irtenbide zentzuduna eman diezaiegun gure herriko
kirol instalazioei mesedez
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario