lunes, 11 de mayo de 2015

Aimar Erostarbe Gipuzkoako txapeldun, alebin mailan

ok magazinea

2015-05-11 10:33:55
AITOR ALTUBEK HIRUGARREN POSTUA LORTU ZUEN

Larunbat arratsaldean alebin eta infantil mailako Gipuzkoako txirrindulari txapelketak jokatu ziren Zarautzen. Aloña Mendiko ziklistak protagonista izan ziren beste behin ere. Alebin mailako lasterketan podiumera igo ziren hiru ziklisten artean, bi txantxikuarrak izan ziren. Aimar Erostarbe Gipuzkoako txapelduna izan zen eta Aitor Altubek berriz, hirugarren postua eskuratu zuen.

Infantilen eta alebinen Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen larunbatean Zarautzen. Zarauztarra Txirrindulari Elkarteak antolatu zuen proba eta Gipuzkoako txirrindulari eskola ugarik parte hartu zuten lasterketan. Proba 16:00etan hasi zen Iñurritzatik eta guztira zortzi modalitate izan ziren jokoan: alebin mutilen 2 sailkapen eta finala; infantil mutilen 2 sailkapen eta finala; alebin neskak eta infantil neskak.

Alebin mailako proban, Aloña Mendiko ziklistak protagonista izan ziren. Aimar Erostarbek lehen postuan zeharkatu zuen helmuga arrastoa eta larunbatekoarekin zazpi garaipen daramatza dagoeneko, aurtengo denboraldian. Erostarbe gainera ez zen podiumera igo zen oñatiar bakarra izan. Aitor Altubek ere oso lasterketa ona osatu zuen eta azkenean, hirugarren postuan iritsi zen helmugara. Infantil mailan berriz, Aitor Tatiegik bostgarren postua eskuratu zuen oso lasterketa ona burutu ostean.

Lizarralde Kirolak Aloña Mendiko ordezkariak oso pozik itzuli ziren Gipuzkoako Txapelketatik. Dominak eskuratzeaz gain, taldeko ziklista gaztetxoak, bizikleta gainean gozatzen ari direla onartu baitute.

Aimar Erostarbe eta Aitor Altube alebin mailako podiumean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario