2015/05/27
Onartuen kasuan, egiaztatutako merituen balorazio puntuazioa ere osatu eta kaleratu da
Uda kanpainan izan diren eskaerei erantzun ahal izateko 16 begirale kontratatu asmo dira. Hauek, kanpaina hasi aurretik egingo den prestaketa saioan parte hartu beharko dute. Saioa, ekainaren 22an egingo da Zubikoa kiroldegian. Bertaratzea ezinezkoa duenak, aurrez jakinarazi beharko du eta horretarako jarri den epea, ekainaren 5ean amaitzen da.
Kirol begiraleen hautaketa prozesuari dagozkion behin behineko zerrendak eta puntuazioak, udaletxeko iragarki taulan eta www.oñati.eus atarian ikusgai daude. Eta bertan ikusi daitezke baita ere, arte udalekuetan begirale aritzeko izena eman dutenen onartu eta baztertuen nahiz meritoen puntuazioaren behin behineko zerrendak.
Arte begirale izateko 5 lagunek izena eman zuten baina bi prozesutik kanpo utzi dira ez baitute euskarari dagokion maila agiri bidez egiaztatu. Falta den dokumentazioa osatzeko, larunbatera arteko epea dute. Onartuak izan diren hiruren kasuan, agertutako merituen balorazioa egin da eta puntuazioa argitaratu da. Kasu honetan ere, akatsak zuzendu eta erreklamazioetarako, maiatzaren 30a arteko epea dago. Era berean, udalekuetako programazioa egiteko, ekainaren 29a aurretik, prestakuntza saioa egingo da begiraleekin. Bertaratzerik ez dutenei, aurrez adieraztea eskatzen zaie eta kirol monitoreen kasuan bezala, honetan ere, ezintasun hori azaltzeko azken eguna, ekainaren 5a izango da. Udalak, 2 arte begirale kontratatuko ditu.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario