viernes, 15 de mayo de 2015

Biain eta Txintxurreta

ok magazinea

2015-05-15 10:52:27
9-22 IRABAZI ZUTEN FINALERDIA ASTEARTEAN
Biain eta Txintxurreta Debarroko Txapelketako finalera
Ander Biain eta Markel Txintxurreta Aloña Mendiko bikoteak, Debarroko Txapelketako finalerako txartela lortu zuen asteartean. Finalerdian, Ander Etxaniz eta Markel Gartzia Bergarako bikoteari erraz irabazi zioten (9-22) eta horrenbestez, ekainaren 6an Deban jokatuko den kadete mailako final nagusian izango dira oñatiarrak.

Debagoiena eta Debabarrenako herrietako pilotariak batzen dituen Debarroko Pilota Txapelketako, finalerdiak jokatu berri dira asteon. Horietako batean, Oñati eta Bergarako pilotariak neurtu ziren Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan. Oñatiarrak hasieratik amaierara partidaren jabe izan ziren eta merezimendu osoz, iritsiko dira finalera. Guztira sei partida jokatu dituzte Biain eta Txintxurretak eta oso txapelketa erregularra burutu ostean, txapela irabazteko lehian ariko dira Ekainaren 6an Deban jokatuko duten partidu erabakiorrean.

Astearte arratsaldean jokatu zuten Zubikoan finalerdia Ander Biain eta Markel Txintxurretak. Aurkariak Ander Etxaniz eta Markel Gartzia izan ziren. Azken hauek bergarako bikotea diren arren, irudi kuriosoa eman zen Zubikoako pilotalekuan. Izan ere, Markel Gartzia txantxikuarra da eta Herrien Arteko Txapelketan Ander Bianen bikotea da Oñatiko herria ordezkatuz. Hala ere, kluben arteko txapelketetan Bergarako taldearekin aritzen da eta horregaitik izan zen bere herrikideen aurkari finalerdian.

Kolorerik ez

Astearteko finalerdiak kolore bakarra izan zuen; urdina. Oñatiarrek ez zuten arazorik izan Bergara mendean hartzeko eta hasierako 1-0 izan ezik, gainontzean, markagailua aldekoa izan zuten momentu oro. Ander Biainek sakean min asko egin zien Bergararrei eta abantailak oso handiak izan ziren.

Lehen tantuaren ondoren, Aloñako pilotariek 12 tanto egin zizkietan jarraian mahoneroei. Hala ere, kanpotarrek erreakzio txiki bat izan zuten. 6-12 hurreratu baitziren markagailuan baina txatxikuarrek, segituan moztu zuten dinamika negatiboa. Hortik aurrera, bergararrak ezin izan zuten ezer egin Biain eta Txintxurretaren nagusitasunaren aurrean. Azkenean 9-22 amaitu zen norgehiagoka.

Fianala ekainaren 6an

Final handia, ekainaren 6ean izango da Debako frontoian. Hiru mailatan jokatuko dira partiduak: Nagusietan, Jubeniletan eta Kadeteetan. Azken kategoria honetan arituko dira Biain eta Txintxurreta eta aurkariak, Ander Murua eta Ander Llodio arrasatearrak izango dira.

Txintxurreta eta Biain, amekin batera astearteko garaipenaren ostean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario