Jaialdia Oñatin, minbizidun haurren gurasoen alde
2015-05-15 11:48 OSASUNA OÑATI DEBAGOIENA ZUZENEAN
Oñatin, jaialdia egingo dute hilaren 23an, ASPANOGI elkarteari laguntzeko, minbizia duten haurren gurasoen elkarteari laguntzeko, hain zuzen. Jose de Azpiazu musika eskolak antolatu du eta bertan parte hartuko dute Oñatz dantza taldekoek, txistulariek, bertsolariek, herriko 3 ikastetxetako ikasleek abestu egingo dute eta musika eskolako irakasleek ere parte hartuko dute.
Jaialdia gidatzen Ane pirata eta Markel Irizar izango dira eta goizean egin dute aurkezpena.
Hilaren 23ko jaialdia iragartzeko, Ane pirata herriko ikastetxeetan izan da eta han jasotakoa erakutsiko dizuegu gaurko Debagoiena zuzenean saioan, 20:00etan
No hay comentarios:
Publicar un comentario