viernes, 29 de mayo de 2015

Furgobaratza

2015/05/28

Furgobaratza zerbitzuak 

San Martingo aisialdi 

baratzen jarraipen teknikoa 

egin eta baratzezainei 

poduktuak eskainiko dizkie


Urrira bitartean, 8 bisita egingo ditu
  Kutxa Ekogunearen furgobaratza zerbitzua arduratu zen San Martingo ortuen erabiltzaileentzat antolatu ziren formazio saio praktikoez. Herririk herri dabilen furgoneta honek beste eskaintza batzuk ere egiten ditu: landare eta hazi ekologikoak eta gaixotasun eta izurriei aurre egiteko produktuak, besteak beste.
  San Martingo aisialdi baratzeen erabiltzaile asko berriak direla eta baratzegintzan esperientziarik ez dutela kontutan hartuta, zalantzak argitzeko aldikako zerbitzua kontratatzea erabaki du Udalak. Hala, landaketa garaia den maiatza eta ekainean, furgobaratza zerbitzua hilean birritan hurbilduko da San Martingo ortuetara eta uztaila, abuztua, iraila eta urrian berriz, hilean behin. Zita egunak, ostegunak izango dira beti eta zerbitzua, arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara emango da. Lehenengoa bete zen eta bigarrena, gaur arratsaldean izango da. Egutegia, San Martingo ortuetako iragarki taulan ikusgai dago.
  Furgobaratza zerbitzuak honakoak eskaintzen ditu: landareak eta haziak erosteko aukera; gaixotasun eta izurriei aurre egiteko produktuak eta zalantzak argitzeko zerbitzua. Furgobaratza San Martingo aisialdi ortuetako txabola inguruan kokatuko da baina zerbitzua, interesa duten herritar guztiei eskainiko die.
  Udalak, 1750 euro inguru ordainduko du 8 eguneko zerbitzu berezi horren truke.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario