domingo, 24 de mayo de 2015

HERRI ONDAREAREN LAPURRAK

Aloña Mendi Espeleologia Taldea

HERRI ONDAREAREN LAPURRAK

Oñatiko zenbait kobetan lapurretak gertatu eta gertatzen ari dira. Horretan dabiltzanak lurrean zuloak egin hezurrak atera, puskatu eta gustukoenak eramaten dituzte euren bilduma pribatuentzako. Horrela, hezurrak berak eman dezakeen informazioaz gain, hezurraren testuinguruak ematen duena ere desagertzen da betiko. Jakina da arkeologian askotan aurkitzen denak baino informazio gehiago testuinguruak ematen duela. 
Herri ondarearen ikerketa, babesa eta kontserbazioa herri erakundeen ardura da, gure kasuan Foru Aldundiarena. Erakunde publiko hauen lanei esker hurrengo belaunaldiek ondare hori ezagutzeko eta berriz ikertzeko aukera izango dute. Aloña Mendi Espeleologia Taldeak ekintza negargarri hauen berri Foru Aldundiari eman dio, lapurreta gehiago ez egoteko hartu beharreko neurriak har ditzaten.
Oñatiko ondare arkeologikoa aberatsa da eta oñatiarrok harro egon behar gara horretaz, denon ardura da, ezin dugu utzi hori galtzen batzuen kapritxo eta zitalkeriengatik

No hay comentarios:

Publicar un comentario