martes, 8 de septiembre de 2015

Alberto Plazaola aske utzi dute

2015/09/08.

Irailaren 15ean aztertuko da euroagindu eskaera
  Paueko Instrukzio Auzitegiko epaileak hartu da Plazaola aske uzteko erabakia, bai behintzat irailaren 15ean beraren kontra dagoen euroagindua aztertu bitartean. Prokuradoreak espetxeratzea eskatu du baina epaileak aske uztea erabaki du.
  Alberto Plazaolaren aurkako euroagindu eskaera datorren asteartean, irailaren 15ean aztertuko da. Oñatiarra, kontrol judizialpean geratu da aske eta hainbat baldintza bete beharko ditu Berriaegunkariak argitaratu duenez. Ostegunean eta astelehenean Baionako polizia etxera joan beharko du izenpetzera, eta ezin izango da Pirinio Atlantikoetako departamendutik irten. Plazaolaren aurkako euroagindua aztertzeko epaiketa berriz, irailaren 15ean,  11:30etan hasiko da Paueko Instrukzio Auzitegian.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario