viernes, 25 de septiembre de 2015

CONCURSO INTERNACIONAL DE PERROS DE PASTOR.1

Aspaldiko partez oñatiar batek parte hartuko du Nazioarteko Artzain Txakurren Txapelketan





Igandean Nazioarteko Artzain Txakurren Txapelketaren 56. edizioa jokatuko da Santa Luziako zelaian goizeko 10:30etan hasita, eta aspaldiko partez oñatiar bat ikusi ahal izango dugu lanean. Jose Mari Bengoa da bera, txapelketako antolatzaile nagusia ere badena. Aurten baina, txakurrarekin proba egitea erabaki du, euskal arrazako 'Eder' txakurrarekin, eta irailaren 5ean Legazpin jokatu zen Gipuzkoako txapelketa irabazita, Oñatiko txapelketarako txartela eskuratu zuen. Euskal Herria, Katalunia, Castelló, Mallorka eta Iparraldeko txakurrik onenekin lehiatuko da igandean. Ikus partaideen zerrenda eta txakurrek egin beharreko lanen xehetasunak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario