miércoles, 2 de septiembre de 2015

BEDERATZIURRENA 2015.

goiena

Ama Birjinaren bederatziurrena hasi dute Arantzazun

Mirari Altube 2015-09-01 16:49  DEBAGOIENA  OÑATI BERRIAK
Ohiturak eta fedeak bat egiten dute Arantzazun, eta irailean inoiz baino gehiago. Ama Birjinaren egun nagusia irailaren 9a da eta dagoeneko hasi dute bederatziurrena. Euskaldun askoren topaleku izango da egunotan Arantzazu; lehenengo erromesak, esaterako, Nafarroa aldetik iritsi dira.
Urteroko erromesak dira gehienak, Ama Birjinari bisitatxoa egin, meza entzun, inguruan bazkaldu eta egun pasa polita egiteko gogoz datozenak. Eta aurten Arantzazuko frantziskotarrek errukiaren gainean egingo dute gogoeta erromes horiekin. Aitortzak eta meza nagusia goizetan egiten dituzte baina jende gehien arratsaldeko otoitzaldian elkartzen da.
Debagoienetik ere jende asko hurreratuko da otoitz egitera egunotan; Aretxabaletakoak, esaterako, datorren astelehenean, irailak 7,  joango dira eta Arrasatekoak irailaren 13an, domeka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario