Haurren danborradako entseguak, astearte eta ostegunetan
18:45-19:30, Eltzian (ETEO eraikin zaharrean)
Tanborradan erabiliko dituzten arropak noiz jaso eta bueltatu beharko dituzten.
- Kantinerak: Irailak 15ean jasoko dituzte arropak. Alpargata zuriak zinta berdeekin beraiek eskuratu beharko dituzte, hauek, “Sillero” dendan eros daitezke.
- Tanborreroak: Irailak 15ean jasoko dituzte arropak. Tanborrada egunean oinetako ilunak ekarri beharko dituzte.
- Barrileroak eta Sukaldariak: Irailaren 17an jasoko dituzte arropak. Tanborrada eguean oinetako ilunak ekarri beharko dituzte.
- Tanbor gabeko Sukaldariak: Tanborrada egunean oinetako ilunak ekarri beharko dituzte. Bestalde, egun horretarako sukaldeko tresnak ekarri beharko dituzte (Lapiko, kazola, etab.)
- Baserritarrak: Etxetik ekarri beharko dituzte baserritar arropak. Neskak buruko zapia eraman beharko dute eta mutilek txapela.
- Gastadoreak: Etxetik eraman beharko dute fraka bakeroak eta alkondara/kamiseta txuria.
- Tanborrik jo behar ez dutenak (iñudeak, tanbor gabeko sukaldariak, gastadoreak eta zaldunak) irailak 22 eta 24ko entseguetara bakarrik etorri beharko dute.
- Tanborra jo behar dutenak irailak 22 eta 24ko entseguetara gerrikoa (gomazkoa EZ) ekarri beharko dute, entsegu horiek benetako tamborrekin egingo baititugu.
Arropak bueltatzeko eguna urriaren 14a izango da, Eltzian, ETEO eraikin zaharrean, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etarabitartean. Mesedez eskatzen dizuegu, egun horretan arropak garbi eta txukun ekartzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario