lunes, 21 de septiembre de 2015

Busti Lankideekin enpresen taldekako igeriketa froga

ok magazinea

2015-09-21 17:12:38
KONTXAKO HONDARTZAN OSPATU ZEN ATZO III. EDIZIOA
Oñatiarrak nagusi, enpresen taldekako igeriketa frogan
Uda amaitzear dagoen honetan, garai honetako kirol eta txapelketak bere azkenetan dira. Atzo goizean esaterako, Busti Lankideekin enpresen taldekako igeriketa froga jokatu zen Donostiako Kontxako hondartzan. Lehen ekitaldian gertatu bezala, aurtengoan ere, oñatiarrak izan dira nagusi. Ulma/Indar osatzen zuten Iban Ojea, Xabier Gordoa eta Mikel Ugarte hirukoteak, nagusitasun osoz irabazi zuen zeharkaldia.

Busti Lankideekin enpresen taldekako igeriketa frogak, bere hirugarren ekitaldia bete zuen atzo goizean. Donostian, kontxako hondartzan, ospatu zen aipatu itsas zeharkaldia. Euskal Herriko 50 enpresa ezberdinetatik iritsitako 150 igerilari inguruk parte hartu zuten 1000 m.-ko ibilbidea zuen proban. Talde bakoitza 3 kidez osatzen zen eta aurtengo berritasun nagusia, bi enpresa ezberdinetako kideek, talde bat osatu zezaketela izan da. Zeharkaldia taldekakoa zen eta ezinbestean, hiru taldekiak elkarrekin iritsi behar zuten helmuga puntura.

Partehartzaile guztien artean azkarrenak, Ulma/Indar enpresako igerilariak izan ziren. Iban Ojea, Xabier Gordoa eta Mikel Ugarte oñatiarrek osatu zuten talde irabazlea. Txantxikuarrak, igerilari zailduak dira eta hori antzeman zen atzoko proban. 13:42 osatu zituzten antolakuntzak markaturiko 1000 metroak eta sailkapenean bigarren postuan iritsi zen taldeari (IETEAM Consultores), minutu eta erdiko aldea atera zioten helmugan.

Proba irabaztea betiere polita bada ere, aipatu beharra dago Donostiako zeharkaldi honek, lehiakortauna baino, beste hainbat balore transmititu nahi dituela: Talde-lana, bizitza osasungarria...ezinbesteko ezaugarriak dira proba honetan. Uda giro bikaina lagun, jente dexente hurbildu zen zeharkaldia jarraitu eta igerilariak animatzera.

Getxoko triatloia

Bestalde, atzo goizean ospatu zen Skoda Getxoko Triatloiak ere, albiste pozgarriak utzi ditu herriko kirolarien artean. Miren Josune Bikuña oñatiarrak, Sprint distantziako taldekako proban parte hartu zuen eta Irati Mendia eta Amaia Cendoyarekin batera, sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu zuten -emakumezkoen artean onenak izan ziren-.

Taldekako triatloia izanik, ordezkari bakoitzak modalitate bat osatu behar izan zuen. Mendiak igeri egin zuen, Cendoyak bizikleta eta Bikuña korrikako sektorean aritu zen. Garaipena Indarpak kirol klubarentzat izan zen. Azken talde hau, gizonezkoez osatzen zen.

Gordoa, Ojea eta Ugarte helmugara iristen. Argazkiak: www.niktri.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario