skip to main |
skip to sidebar
Gipuzkoako bertsolari txapelketa
Maider Arregik Gipuzkoako bertsolari txapelketan parte hartuko du igandean Lasarte-Orian
Udaberrian Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea jokatu ondoren, irailaren 20an abiatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa final zortzirenetako saioekin. Udaberriko sailkapen fasean parte hartu zuten bost oñatiarretatik Maider Arregik bakarrik lortu zuen txapelketan aurrera egitea, eta igande honetan abestuko du Oñatiko Bertso Eskolako ordezkariak Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean (17:30) jokatuko den saioan. Informazio gehiago. Final zortzirenetako sei saio jokatuko dira, eta aurrera egingo dute saio bakoitzeko irabazleak eta puntu gehien batzen dituzten 17 bertsolariek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario