Garaipen batekin ospatu du Alex Aranburuk urtebetetze eguna
2015-09-19 14:06 KIROLA DEBAGOIENA OÑATI
Cafes Baque taldeko Alex Aranburuk –debagoienean beste ziklista bat dugu izen-abizen berberaz– ez du gaurko eguna tarte batean ahaztuko, 20 urte bete dituen egunean lortu duelako Oñatin irabaztea, Lehendakari Txapelketa barruko lasterketan. Tarta ederra merezi du Ezkioko txirrindulariak, tropela atzean utzi duten hiru gizonen artean azkarrena izan da-eta. Zorion bikoitzak, bada.
Alex Aranburu izan da Oñatiko esprintean azkarrena. Cafes Baquek aukera bikoitza zuen azken metroetan, haren taldekide Julen Amezketa ere "saltsan" zegoelako, eta Caja Ruraleko Asier Unanue (Caja Rural) zeukaten kontrario, hain zuzen, iaz ere bigarren sailkatu zen gizona. Aranburuk, baina, aurrea ondo hartuta irabazi du. Taldeka, ostera, Caja Ruralendako izan da saria.
Debagoiendar onena, ostera, Mikel Aristi bergararra (Euskadi EDP) izan da, hamaikagarren postuan.
Hemen sailkapena.
Ziklistak ihesaldian lan betean.
Ezkerretik hasita Asier Unanue, Alex Aranburu eta Julen Amezketa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario