martes, 29 de septiembre de 2015

LOREAK

'Loreak' izango da Espainiaren ordezkaria Oscar sarietan

Txomin Madina 2015-09-29 12:18   KULTURA  DEBAGOIENA
Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendu duten pelikula aukeratu du Espainiako Zinemaren Akademiak datorren urtean banatuko diren Oscar sarietan ingelesez ez den pelikula onenaren atalean lehiatzeko. Abendua erdi aldera mundu osotik aurkeztutako pelikulen artean bederatzi aukeratuko ditu Estatu Batuetako Akademiak, eta horietatik bost izango dira behin betiko hautagaiak. Gauzak horrela, 'Loreak' izango da Oscarren lasterketan parte hartuko duen euskarazko lehen pelikula.
Ads by Magical FindAd Options
'Loreak' pelikularen kartela.  Argazki originala

No hay comentarios:

Publicar un comentario