2014-03-08 10:00 Oñati
Martxoaren 8aren harira, Oñatiko EAJtak 1936. urtea
baino lehen jaiotako emakumeak omendu zituen egubakoitzean. Oñatiko
emakume abertzaleen batzari egindako ekitaldian 30 emakume omendu
zituzten, eta herriko alderdi jeltzaleko kideez gain, Izaskun Landaida
Emakundeko zuzendaria ere etorri zen.
Berdinatasunaren bideak egun babes handia duen arren, XX.
mende hasieran eman zituen lehen pausoak. Emakumearen lana etxe barrura
mugatzen zen garai hartan Emakume Abertzaleen batzak bere ibilbide
luzearen lehen hasierako urratsak ematen hasi zen, tartean, Oñatiko
emakume talde bat.Primo de Riveraren diktadura garaitik ona berdintasuna eta emakumearen normalizazioaren alde lan egin duen talde honetako 30 kide omendu zituzten batzokian egubakoitz iluntzean. Herriko EAJko hainbat kiderekin batera, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria ere izan zen. Landaidak azaldu moduan, "zoritxarrez emakumeen lana ez dago nahiko aitortuta", aldi berean euskal emakume abertzaleen lana ere aipatu zuen, "zuen lanak gure gizartea, kultura, politika... eraldatu ditu, hori guztia gainera, isilik egin duzuen lan bat izan da, saririk espero gabe".
Omenduak egungo emakumeen erreferente moduan aurkeztu eta gero, arrosa zuri bana eta pergamino bat jaso zuten. Ekitaldia mokadutxo batekin borobildu zuten.Ikusi argazki guztiak handiago
No hay comentarios:
Publicar un comentario