Maider Arregi Oñatiarrak eskolarteko finalerako txartela lortu zuen
ostiral iluntzean Zumarraga-Urretxun jokatutako kanporaketan.
Zazpi
bertsolarik osatzen zuten kanporaketako onena izan zen Maider Arregi.
Tartean beste bi debagoiendar ere izan ziren, Marixe Ruiz de Austri
Arrasatearra eta Gontzal Belategi Oñatiarra.
Den..... aurrean. Ofizioak, bakarkako lanak eta trikitarekin
lagundutako kopla saioa osatu behar
izan zuten lan puntuagarrietan. Horiei hasierako eta bukaera agurra
batzen zitzaizkien, bi hauek etziren puntuagarriak. Bukaerako agurrean
zazpi bertsolariek saioarekin gozatu izana aitortu zuten, eta halaxe
eskertu zituzten entzuleek beraien txalo zaparrada eskeiniz.
Beste
hiru debagoiendar ere badira eskolartekoan, Ixak Sarasua Atxabaltarra,
Ane Zuazubizkar Arrasatearra eta Urko Arregi Oñatiarra. Ixakek dagoeneko
jokatu zuen bere kanporaketa, eta datorren apirilaren 4an jokatuko dute
Urkok eta Anek Mutrikun.
Finala Gizpuzkoako Bertso Eskolen Egunean jokatuko da, Arrasaten maiatzaren 11ean aurreikusita dago.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario